Warp Bortz Euskadi Irratian: Iraultza badator!


For more widgets please visit www.yourminis.com


Jaun andereak, Mimbari zein Hut, Klingon, Narn, Ewok, Kardasiar, Bulkaniar, Zentauri, Kalamari, Narn eta zergatik ez Borg edo bigarren belaunaldiko Zilon, errobot zein unibertsoaren eremu elektromagnetikoekin elikatzen zareten izaki adimendun eta konszienteak. Egun handia iristear dago.

Handia eta loriatsua, biharko eguna. Izan ere, hainbat denboraz prestatzen egon garen iraultza hastear dago. Roboten, disketeen laguntza izan dugu, bai eta itzaletan mantendu diren beste askorena ere.

"U" unea, "D" denbora eta AGIA (AtzeraBide Gabeko Iraultzaren Aroa) bihar, goizeko 10:30 EHOE (Euskal Herriko Ordu Eremua) izango da. Euskadi Irratian, Amarauna saioko blogarien tartean. Makilakixki bidali dugu mugimenduaren bozeramale bezala elkarrizketa egin diezaioten. Mugimenduaren partaide ez ezinbestekoa, badaezpada ere.

Beraz, gonbidatuak zaudete: Euskadi Irratian, bihar, Abuzuak 16, Igandea, goizeko 10:30ak aldera. Saioa online entzun dezakezue nahi izanez gero.

Grisak gara, kandela eta izarraren artean gaude. Arrazoia gure alde dago eta plan bat dugu.

Comments

tokitan said…
Ieup! Gustora egon gara zurekin irratian! Ea aurki itzultzen zaren!
makilakixki said…
Mila esker Haritz, niretzako ere plazerra izan da zuekin egotea. Benetan oso gustura egon naiz zuekin hizketan.
Laister arte!

Popular Posts