Mana mana Heriotzaren Izarran

Darth Vader pozik jaiki da gaur. Heriotzaren Izarraren lanak nahiko aurreratuak doazelako agian, Luke bere aldera erakarriko duenaren ustean dagoelako behar bada (bere semea -ups, kristongo espolerra!-ergel hutsa dela ez dakienaren seinale). Auskalo. Gauza da kantari etorri zaigula gaur.




Bai, bideo muntaia hain ona ere ez da. Mana mana-ren txantxa graziya eduki lezake, baina gehiegi errepikatzen dute agian. Eta gainera muntaia ere ez dago hain landua. Dena den Star Wars-eko zaleak ez usatzearren, halako bideoak noizbehinka sartzea ez dator gaizki. Gainera, Star Wars-eko pertsonaia ez den ezkutuko bidaiaria sartu da bideoan. Nor den eta zein minutu eta segundutan agertzen den asmatzen duenak Halcon Milenarioaren erreplika, 1:1 eskalan, irabaziko du (hori bai, Endorreko ilargiaren orbitatik irabazleak hartu beharko du....).

Anima zaitez eta parte hartu!


Iturria. Topless Robot.

Comments

ibai said…
Ezkutuko bidaiari hori nor den ideiarik ere ez. Baina Star Wars gustoko dutenek agian nahiko dute kamiseta hau:
http://www.threadless.com/product/256/Dark_Side_of_the_Garden
Mutilentzako talla gutxi daude... baina tira.
Makilakixki said…
Ederra kamiseta, bai. Mila esker Ibai. Zure baimenarekin (edo gabe) blogan jarriko dut.

Popular Posts