Neska earrak, zonbiak eta katanak

Horixe da bideojoko bikaina egiteko errezeta. Nori axola zaio orain zortzi urte ateratatako kontsolen grafika berak izatea, nori axola wiimote miragarriaren mugimenduek jokoaren kontrola zaildu besterik ez egitea? Wiirako Oneechanbara: Bikini Zombie Slayers jokoak gizon orok behar duen (ia) guztia eskeintzen du. Neska earrak bikini niminoetan sartuta, zonbiak eta hauen odol jarioetarako joera, eta katanak, inoiz sortu den suntsipen armarik eraginkorrena. Falta zaiona jokoarekin batera 10 kilotako patata poltsa eta 10 litrotako garagardo kupela. Lagunekin bildu eta inoiz sortu den jokorik onenaz gozatzera.



Iturria: Vida Extra.


Comments

Popular Posts