Nire blogari buruzko egia osoa

Penagarria izan daiteke, baina blogari bezala, onartu beharreko errealitatea da (ohitu beharrekoa behintzat). Eeeeeeooooo! Ba al da inor?


Iturria: Clipset.net.

Comments

ibai said…
Ezetz jode, ez erantzun arren jende askok irakurtzen zaituela...! Animo!
Makilakixki said…
Mila esker Ibai, baina blogeko estatistikak begiratzen badituzu ez zarete asko warp-bortz irakurtzen duzuenok. Irakurle franko izateak arrotasuna sortzen badit ere, hori ez da blogaren helburua. Izan ere helburu bakarra hor zehar topa daitezkeen bitxikeriak, frikadak eta abarrekoak euskaraz plazaratzea da, konpartitzea. Eta horixe da sarrera bakoitzean egiten duguna, ezta?
Iruberten said…
Tira, gakoa zera da nire ustez: urteak daramatzat gauzatxoak idazten eta kajoi, karpeta, zakarrontzietan uzten. Orain blogean egiten dut eta horrek berezko ezaugarri batzuk badakartza. Baina derrepentean sarea erabat desagertuko balitz, ziur naiz, papertxoetara itzuliko nintzateke, non estatistikak benetan diren estatikoak. Bisitak baino, hainbat lagun interesgarriekin jarduteko aukera erreza botako nuke faltan.
Makilakixki said…
Hala da Iruberten. Blogekin hasi baino lehen hainbat gauza, ikusi, bizi eta pentsatzen nituenak, nire baitarako gordetzen nituen, ez nik hala nahi nuelako, baizik eta bestela adierazteko aukerarik ez nuelako. Orain, blogei esker, ideia, bizipen hoiek nola plazaratu badaukat. Horri esker ideiok eta bizipenok ez dira lehortu eta denbora joan ahala ahaztuak izango. Ideiok, bizipenok, interneten jarraituko dute bizirik, norbaitek irakurtzen dituen heinean, eta eboluzionatuz. Nire ideiak, bizipenak, beste lagun askoren ideia eta bizipenekin elkartuko dira ideia, bizipen berriak sortuz. Hori da interneten handitasuna, hori da adierazpen askatasun osotik egon gaitezkeen hurbilen. Filosokeri hauek alde batera utzita, Iruberten, zure blogaren helbidea hemen plazaratzeko gonbitea luzatzen dizut. Baita blogariak zareten gainontzeko irakurle guztioi ere. Mila esker denei.

Popular Posts