Pacman partxe ofiziala


Lan haundia izan omen da, izan ere 25 urte inguru izan dituzte zorioneko partxea ateratzeko (eta gu Duke Nukem-en jokuarekin flipatzen!). Izatez, jokua amaierarik ez edukitzeko sortu izan omen zen, mailak gainditu ahala zailtasuna haundiagotuz. Ni bezain jokalari jaioa zaretenok jakingo duzuenez, 256. mailan pantaila ez da ongi agertzen, eta sinboloak agertzen dira grafikoen ordez. Hau ez omen zen horrela pentsatu, eta dirudienez bug bat zen, atera berri den partxe honek konpontzen duena. Zorionekoak gu!

Iturria eta azalpen sakonagoa (+ datu bitxi zenbait) Pixfans-en.

Comments

Popular Posts