Star Trek-eko argumentuak sortzeko makina

AEB-etako gidoilariak greban dauden egunotan, hara non topatzen dudan haien sekreturik ezkutuena, argumentuak sortzen dituen web gunea.

Hauek dituzue lehenengo hiru emaitzak, egia esanda, Star Trek kutsu ezinhobea daukatenak:

1) Espazioko anomalia gertatzean, Harry Kim-ek Borg-ekin negoziatu eta ioi fluxu erresonagailua eztandarazi behar du.

2) Holodeck apurtzerakoan, Harri Kim-ek aitzineko alien defentsa sistema itzali eta izar ilune nebula batera nabegatu behar du.

3) Biruz bat espaziountzian zehar zabaltzerakoan, Kes-ek fase induzitzaileetan warp unitateko haustura gelditu eta takioi egozkailuak polarizatu behar ditu.

Eta horrela infinituraino. Orain ulertzen dut nola iraun dezakeen serie batek zazpi denboraldiz...

Iturriak: Star Trek: Voyager Plot Generator eta Generator Blog.


Comments

Popular Posts