Donkey Me: Donkey Kong 80. hamarkadako filmetara moldatua

Donkey Me bideojoko zoragarria da. Donkey Kong arkadea oinarri hartuta 80. hamarkadako hainbat film klasikotara moldatu dute Marioren estreinako bideojoko hura (soilik garai haietan Mario ez zela Mario, Jumpman baizik, baina tira, ez naiz enroiatuko...). Spriteak, atzealdea, musika... dena aldatu dute Indiana Jones, Aliens, Gremlins, Total Recall, Rambo, Star Wars filmaen itxura emateko.... enpin, gozamen hutsa.


Jokoa gainera dohainekoa da eta goi mailako sistema eragileetarako (Linux) zein bestelakoetarako (Windows eta MacOS) deskargagarri dago. Jaitsi, goza eta parteka.

Comments

Popular Posts