Space, Above and Beyond

Denbora luzea neraman fundamentuzko zientzia fikziozko telesaila ikusi gabe. Bai, Mas Allá del Límite ikusi izan dut noizbehinka, Star Trek Voyager ere tarteka, baina engantxatu gabe. Egoera ez da aldatu baina baliteke aldatzea, izan ere Space, Above and Beyond (ber)ikusten hasi naiz.

ETB1en eman zuten telesaila, gazteek ETB1 ikusten genuen garai urrunetan. Erakargarria zen oso, euskaraz zelako alde batetik, efektuak oso onak zirelako (1995. urteko saio batentzako) eta Star Trek-en estetikatik aldentzen zelako. Bai, zentzu horretan 2003. urteko Galactica-ren aitzindaria izan zela esan genezake, pertsonai ilun eta argumentu orokor landuarekin. Hau da, berritzailea oso.


Nik ikaragarri maite nuen telesaila, baina gainontzeko gizakiek ez antza eta lehenengo denboraldiarekin batera bukatu zuten saioa. Zientzia fikziozko telesailen gaur egungo eskasia honetan pena merezi lezake Karta Eroei bigarren aukera bat ematea.

Friki-harrotasun egun luze eta oparoa izan dezazuela \\//

Comments

joxe said…
Eskerrik asko bidea atgitzeagatik! Ni iparra galduta nabil V bertan behera utzi dutela jakin dudanetik, eta telesail hau ez nuen ezagutzen. Aukera bat eman beharko!!!
joxe said…
Ah! Farscape ezagutzen duzu? Nik denboraldi pare bat ikusi nuen bere momentuan eta berriz ikustea daukat 'TO-DO'en artean ;)
Makilakixki said…
Pilotua ikusi nuen, Jim Hensonen konpainiak egina dela bultzatuta, eta ahalegin handiak egin behar izan nituen osorik ikusteko. Topiko gehiegitxo nire gusturako. Zuzenean ezabatuta, paperontzitik pasa gabe sikiera.
iker said…
http://en.wikipedia.org/wiki/Defying_Gravity_%28TV_series%29

Nik ikusitako azkena, "Gravedad Cero", oso ona, hasieran motel hasten da, baina azkeneko kapituloak izugarri onak dira. Tamalez, moteltasun honek, eta espazioko "Anatomia de Grey" bezala saldu izana (ez du zerikusirik kursilada horrekin) ikusleak uxatu zituen eta lehenengo denboraldiarekin batera bertan behera utzi zuten, kriston dirutza gastatu eta gero... Halere merezi du ikusteak, oso oso ondo egina!!
Ikusten baduzue, bukaeraren gogoarekin geratuko zarete, no problem, gidoilariak telesail osoa pentsatua zuen eta interneten dago istoriaren jarraipena eta bukaera, pena bat ze istorioa bikaina zen...
Makilakixki said…
Aupa Iker! Barkatuko didazu baina zure mezua ez dut irakurriko. Ez osorik behintzat. Izan ere Defying Gravity ikusten ari naiz baita ere (prokrastinatzen maisua naiz) eta ez dut spoiler batekin topo egin nahi zure mezuan. Bukatzerakoan sarrera egitea pentsatuta neukan, beraz esango dudan bakarra telesail freskoa eta berritzailea dela da. Ikusiko dugu nola bukatzen den.Ta milesker abisuagatik!

Popular Posts