USS Farragut espazio-untziaren abenturak

Deep Space 9en azkenengo denboraldiarekin nabil eta bada garaia etorkizunean pentsatzeko. Bai, Voyagerren 7 denboraldiak gehi TOSen (The Original Series, trekkiek darabilten hizkera kriptikoan) berrikuspena (ETBn ikusi nuen hainbat kapitulu, baina auskalo zenbat galdu eta zein ordenatan ikusi nituen) geratzen zaizkit oraindik. Hala eta guztiz ere, bulkandar zuhur eta ilogikoa oso naizen aldetik elikagai iturri berrien bila hasi naiz.


Get a life... a Trek Life! Star Treken gaindosia hartu duen (maisu bat, beraz) morroiren baten blog itzelan izan nuen nire kezkak baretuko zituen konponbidea. Bertan Starship Farragut, zaleek egindako Star Treken bertsioaren berri izan nuen. OEI (Ordenagailuz Eginiko Irudiak) oso onak eta interpretazio lan nahiko kaskarra (Star Treken zaletuak direla ez ahantz), hori da Starship Farragut. Hemen behean daukazue trailerra eta orain arte plazaratu diren bi atalak jaisteko esteka (Youtuben ere ikusi daitezke).



USS Farragut espazio-untziaren abenturen marrazki bizidunak ere atera dituzte, jatorrizko telesailaren marrazki bizidun horien estetika erabiliz (ahoa besterik mugitzen ez duten pertsonai estatikoak eta marrazki lauak erabiliz). Bi atal plazaratu dira, hagitz entretenigarriak eta gomendagarriak biak (Star Trek zaleak izanez gero). Trailerrarekin uzten zaituztet, baina Get a life... a Trek Life! blogan zein webgune ofizialan ikus ditzakezue oso osorik.




Hauek ez dira zaleek egindako film bakarrak, noski, ezta onenak ere, ziurrenik. Gehiagoren berri izan eta ikusi bezain pronto emango dizuet haien berri. Eta zuek baten bat ezagutzen baduzue, abisatu mesedez :)

Iturria: Get a life... a Trek Life!

Comments

Popular Posts