Burua (eta bizia) galtzeko bideojokoa


Ez da benetako bideojokoa, baizik eta laburmetraiak egiten dibertitzen den talde baten lana. "The Chalenge" izeneko laburmetraian, jokalariak burua galdu eta hil egiten zen, deabruzko joko honen lehenengo maila gainditzen saiatzean. Laburmetraia egin ostean, bideojokoa erakusten duen bideoa egitea ere erabaki zuten, eta hona emaitza. NES-erako jokoen antza eman diote umorez betetako bideoari.



Iturriak: Pixfans, More Mazeguy.

Comments

Popular Posts