83 suziri 2015ean, eta ez da zientzia fikzioa



Oroitzen GATTACA? Filmaren hasieran Vincent, genetikoki akastuna izanagatik ere espaziora joateko duen ametsa baztertu nahi ez duena, gora begira dago, atzetik Irene hurbiltzen zaiolarik. Ez dut oroitzen une horretako elkarrizketa, baina oroitzen dut nola biak espaziora zihoan suziri bati begira geratzen diren. Izan ere, etorkizun distopiko horretan, gauza arrunta da suziriak espazioa bidaltzearena.

GATTACA
Hau ez da etorkizuna (ala bai?) eta ez da distopikoa (ala bai?) eta suziriak ez dira egunero bidaltzen espaziora, baina ez gaude urrun. Izan ere 2015. urtean 83 suziri bidali ziren espaziora, suziri bat 4,3 egunetan behin. Ez dago gaizki, ezta? Honatx 83 jaurtiketen bideoa:


Iturria: Reddit

Comments

Popular Posts