Vulcan Ale, gogoa nahasteko edabe logikoena

Ez pentsa Vulkandarrak aspergarriak garenik, ezta gutxiago ere. Ezin imagina dezakezue nolako parrandak antolatzen ditugun bosturtean behin, gau osoan Vulcan Ale garagardo bana eta soken teoria zuzena izatekotan balizko ondorio kuantikoekin deskojonatzen. Aiiiiii..... enpin ¬.¬


Portzierto, galaxiaren bertze koadranteetako edariekin afizionatu nahi baduzue edota garagardo eta ardoez dena dakien lagun sasijakintsu horri muturrean eman nahi badiozue, hor dituzue Klingondarren Odol-ardoa, Kanar Kardasiarra, garagardo Romuldarra...



Iturriak: Clipset, eta aipu berezia @joxe ri esklusiba lapurtzeagatik (ez litzake lehenbiziko aldia etorkizuneko =/\=warp bortz=/\= ikusteko bere deLoreana erabiltzen duela).

Comments

Popular Posts