Atzoko, gaurko eta biharko ezpaziuntziak

Bi ikuspegi ditu irudi honek. Bata, positiboa, hasierako Vostok edo Gemini kapsuletatik alde handia dagoela egungo Espazioko Estazio Internazionalera. Bestea, errealistagoa agian, egun garatzen ari diren espaziuntziak erretiratutako espazio-anezkarekin alderatuta (space shuttle) ezer gutxi direla, tamainari dagokionez behintzat. Eta zer esanik ez Izar-flotaren bandera-ontzia den USS Enterpriserekin alderatzen baditugu.

klikatu handitzeko

Portzierto, ez dirudi Skylon espaziuntzia inoiz eraikiko denik, eta egitekotan ez dago aurreikusia gizakiak eramaterik. Badirudi beraz denboraldi luze batez etxean geratu beharko dugula.

Iturria: Abadía Digital.

Comments

iker said…
ta Galactica non dek??????
Makilakixki said…
Galaktika iragan oso urruneko espaziuntzia dek, lagun! Portzierto, hau pinu baten puntaren adineko ESPOILERRA izan da. BMB!
iker said…
ala ke fuerte !! halako espoilerrekin jarraitzaileak miloika galdu behar dituzu ;P !!
Makilakixki said…
Milioika jarraitzaile galtzeak ez nau larritzen, beste hainbat geratuko zaizkidalako oraindik. Larrituko nindukeena zu bezalako jarraitzaile zintzoa galtzea litzateke [koipea ematen putoamoa naiz gero!]

Popular Posts