Marte, bikingoa eta ni

Viking programa 70. hamarkadan Martera bidalitako bi zundaz, Viking1 eta Viking2,  osatutako misioa izan zen. Zunda bakoitzak bi atal zituen, orbitatik Marteren argazkiak aterako zituen satelitea bata eta Marten lur hartu eta azala aztertuko zuena bestea. Misioa azkenean oso arrakastatsua izan bazen ere hainbat arazo izan ziren hasieran, batez ere argazkian agertzen den lurrartze zundarekin. Konponketa lanetara Marteraino joan behar izan nuen horietako batean egin nuen argazkia.

klik! handitzeko

Eta zuen baitarako galdezka ari zaretenoi, bai, beix koloreko oriler hori oso modan zegoen garai haietan.



Comments

iker said…
orillerra baino, nik oso kolore horia atzematen dizut... garai horretan hepatitisa ez zenuen pasako, ez???
Makilakixki said…
Ez dakit ba, afaria izango nuen lagunekin argazkiaren aurreko egunean edo... ;)
iker said…
ez dut uste, afaria izan bazenu, belarria guztiz handitua izango zenuke !!

Popular Posts