musika errepikakorra II: Starcraft

Zaharrunoa, retroa, abandon-zalea deitu ahal didazue nahi izanez gero, baina gauza da netbookean instalatzeko jokoren baten bila nenbilela Starcraft-ekin egin dudala topo eta berriro jokatzeari ekin diot.


Eta berriz ere aspaldiko musika errepikakorra bezain sarkorrarekin topatu naiz, jokatzen zein San Fermineko txarangen atzetik nabilela etengabe garunean jo ta su dabilkidana, nire Pentium garaiko CPU-aren baliabideak xurgatuz. Baina zer demontre, horretarako jaio gara frikiak!


Eta bukatzeko hemen duzue abesti bera, baina oraingo honetan musika banda batek jota, erdipurdi bada ere, zuzen-zuzenean.



Ea noiz animatzen den txarangaren bat, elektrotxarangak egin zuen antzera, gure herrietako jaiak alaitzen eta frikitzen. Gora jai herrikoi&frikiak!

Comments

iker said…
oh my god... sexu behar handia somatzen da guateke horretan
Makilakixki said…
Mwahahahaha! Zer uste duzu, kontzertua eta gero denak elkarrekin txateatzera eta ziber-sexua egitera doaz.

Popular Posts