Toccata eta Fuga 5½ eta 3½ hazbete bertsioan

Eta lan astea bukatzeko musika pixka bat, oraingo onetan disketeekin egina. Eta ez edonolako flopiak gainera, fijatu bestela 5½ hazbeteko diskete puska horietan. Aaahhhhhgggg!



Floppies are back, baby!


Iturria: Paraiso Friki.

Comments

iker said…
ainss zer garaiak, disketetxo hoiekin, eta nire 8 megahertzioko PCa, turbo botoia sakatu eta 16koa bihurtzen zena...
Makilakixki said…
kabroia! nirea soilik 4 MHz-tik 8-ra pasatzen zen. Hori bai, fosforo berdezko 10 hazbeteko pantailaren erradiazioak ez du preziyorik :P
iker said…
juar juar juar, nire pantaila "VGA 256 colors" zen... erradiazioa koloretan jasotzeak abantailaren bat izango ote zuen ??
Makilakixki said…
Bai nibelzoa zurea! Orain ez esan bi disketera zituenik, ze horixe da entzuteko falta zitzaidana!
iker said…
jopé, kriston erantzuna idatzi eta pikutara joan zait ziberespazioan...

beno, bi disketera baino gauza hobea genuen, 3,5eko bat eta 5 1/4eko beste bat, toma ya ! Gainera, erosi eta berehala, puntako teknologiako beste atal bat gehitu genion: SAGUA !!

Popular Posts