Roboten lehendakaritzarako hauteskundeak

Robotak hain maite dituzuenez (eta bestela robotei buruzko beste sarrera bat jasan beharko duzue, sentitzen dut), zuen robotik kuttunena aukeratzeko parada emango dizuet, The Robot Hall of Fame web gunearen eskutik.

Hainbat robot aukeratzeko aukera dago eta baita zerrenda luzean ageri ez den robot berria sartzeko ere. Oraingoz, irabazle blog honetan hainbat maite dugun Bender Bending Rodriguez daukagu, Mega Man aspergarria atzean duela (Mailladet's Automaton eta GIR ez nituen orain arte ezagutzen).


Nire bozka eman dut jada. R. Daneel Olivaw robotari eman diot. (nahiz Data asko maite dudan). Ez da maitagarriena izango (kontrakoa litekeena), baina bai behintzat gizateriaren etorkizunean garrantzi bizikoa. Azken finean berak erabakiko bait du gure etorkizuna. Kontxo, espoilerra atera zait!

Nori eman diozue bozka zuek? Konturatu al zarete R2D2 eta C3PO zerrendan agertzen ere ez direla?

Iturria: Microsiervos, The Robot Hall of Fame.




Comments

Popular Posts