Spidermanen gainbehera


Ez dakit Raphael B. nor den, baina artista honek benetako artelana argitaratu du bere blogan, Spiderman gaia hartuta. Sar zaitezte Raphael B.-ren blogan eta egin irudian behera. Xumea bezain eraginkorra.

Iturria: Entrecomics, Raphael B.

Comments

Anonymous said…
ez nuen ezer idatzi nahi, baina hipoapnoa begiratu dut eta behartu nau, jajajaja...

oso interesgarria komikigile horren bloga, benetako artelanak ditu, oso orijinalak, blogaren baliabideak bikain aprobetxatzen ditu, spidermanena adibide gisa... honen komikigile lana hurbiletik jarraitu beharko da, eskuinaldean bere liburu baten propaganda dauka, eta ez dut itxura txarrik "nire zombie bizitza" (edo halako zerbait)... zombie komikiak egiten dituenak, ezin du autore txarra izan, jajaja

Iker
Anonymous said…
"ez DU itxura..." mekanografia akatsa izan da, eh !!

Iker
Makilakixki said…
Ba hipnoapoak bere lana egiten duen lehenengo aldia izango da. ERE bat egin beharko nuke behingoz gainetik kentzeko...
Erabat ados. Komikigilearen lana interesgarria dirudi. Hala eta guztiz ere ez dut uste zonbiena irizpiderik egokiena den, baina tira. Ala bai?
Makilakixki said…
Eta zure itxura onaren gainean inongo dudik ez daukat, potxolo.
Anonymous said…
Zombiak kalitate zigilua dira !!! edozein filma, komiki edo artelanari, jarriozu zombie bat eta zuzenean goi-mailako lana bihurtuko da, jejeje !!

Iker
Makilakixki said…
Baliteke, baliteke. Agian hortxe dago blog baten arrakastaren gakoa. Zonbiak barra barra erakustea. Buruzko oharra: Warp Bortzek zonbiak behar ditu.

Popular Posts