Matrix 10.0



Sarrera laburra: Hainbeste nire burua Matrix-zatu eta hainbeste pilula gorri eta urdin, eta Matrix, Biblia zinematografiko horren urteurrena pasa egin zait. Joan den Asteartea, Martxoak 31-an Matrixek hamar urte bete zituen (AEB-etan, Berriak esango lukeen bezala, USA-n euskaldun ez hain jantziontzako) eta Ekainak 23-an Euskal Herrian. Hamar urte, eta orduan sortutako hotzikara hura orain dela bederatzi urte izan balitz bezala oroitzen dut.

Bekatua pekatzeko hiru atalak berriz ikustera behartu beharrean nago neure burua. Izan ere, azken bi filmeek zale asko ez bait zuten odo pozik utzi... Zer deritzozue?

Iturria: Microsiervos.

Comments

Joxe said…
Bururatu ere ez berriz ere ikustearena. Mazinger Zren kapituluekin bezalaxe gertatuko zaizu: 'honekin flipatzen nuen nik? Diosss!!!'. Bigarren eta hirugarren atalak aguantaezinak dira. Punto.

Zerbait egin nahi baduzu, ikusi Animatrix. Horrek bai ditu zati salbableak... (Ene uste apalean behintzat!)
Makilakixki said…
Mazingerren inguruan arrazoia osoa daukazu. Garai haietan izugarriak ziren marrazki bizidunak berrikusteari ekin nion orain lauzpabost urte. Eta egia esan behar badizut, flipanteak baino umoretsuak iruditu zitzaizkidan. Oraintxe datorkit burura Monstruo 07 de Multiples Cabezas edo deitzen zen munstroa. Hori bai izen ona!
Iker said…
aupa


aurrekoan Leclerc-en folletos ikusi nuen, Matrix 3 filmeen pack berezia 14,95 eurotan, jodó erostekotan nago...
Makilakixki said…
Niretzako badira eduki beharreko filmeak, eduki beharreko liburuak eta musika bezala. Eta horietariko bat Matrix trilogia da (nahiz eta ziurrenik Joxe ez den honekin bat etorriko). Bestalde hamabost eurorekin ezer gutxi egin daiteke gaur egun, eta urte baten buruan ez duzu horien falta sumatuko. Ondorioz, nire gomendioa, eros itzazu DVDok eta emazkiozu opari gisa zure blogari kuttun honi ;-)

Popular Posts