Legoz egindako Simpsondarren sarrera bikaina

Zuen Simpsonzaletasuna frogatzeko ordua iritsi zaizue lagunok. Bai, denok ikusi duzue kapituluren bat, denok dakizue Homer nor den, denok dakizue Marge-ren ilearen kolorea urdina 56 dela. Baina ziur naiz zuek, sasi Simpsonzale horiek, ez zaretela gai jakiteko bietatik zein den jatorrizko sarrera...



Eta non dago bigarrena? Galdetuko duzue arrazoi osoz. Ba hamabost minutuz jatorrizko sarrera topatu gabe youtubeatzen ibili ondoren, nazkatu egin naiz eta ez dut jarri. Baina zuek egin ezazue jarri izan banu bezala. Kontxo, honela sarrera borobila geratu zait!

Iturria: Abadia Digital.

Comments

ibai said…
Uuuuuff! Ze lana hartu dutena!
Makilakixki said…
Bai horixe. Emaitza praktikorik ez duen lan ikaragarria.Jende honek nire miresmen osoa merezi dauka.

Popular Posts