Dragon Ball Z: Light of Hope, Dragoi Bolak merezi duen irudi errealeko filma


Dragon Ball Z: Light of Hope du izena eta etorkizuneko Trunksen istorioa kontatzen duen irudi errealeko film laburra da. Irudi errealekoa, bai, ongi irakurri duzue, baina ez beldurrik izan. Dragon Ball Evolution horrek pena ematen bazuen Dragon Ball Z: Light of Hope honek pena merezi du. Istorioari dion errespetua, ekoizpenaren kalitatea, pertsonaiei dien fideltasuna eta abar super saia mailakoak dira. Ikusi bestela:


Gehiago ikusteko gogoz geratu bazarete egon lasai (eta izan pazientzia) istorioa jarraitu eta bertsio gehiago egiteko helburua baitute, etorkizunean, hori bai eta Patreonen bidez jasotzen duten diruaren arabera.

Iturria: spinoff.com

Comments

Popular Posts