Marmotaren egun guztiak




Gaur marmotaren eguna denez oinarri zientifiko handiko ohiturari jarraikiz marmota batek negua zenbat luzatuko den erabakiko du. Edo horrelako zerbait. Edonola ere, Marmotaren Eguna (Groundhog Day, El Día de la Marmota) filma berrikusteko aukera paregabea da...... mila aldiz ikusia ez dutenentzako. Besteontzako akaso ondoko bideoa hobe, egun guztiak aldi berean eta sinkronizaturik erakusten diguna.
24 urte baino ez ditugu behar izan norbaitek ideia bikain hau izan arte. Enpin...


Iturria: Nerd Approved via The Verge via.....

Comments

Popular Posts