Pogo, Picard eta Data [Star Trek musikala]


Egia esango dizuet; ez dut ideiarik Pogo hori nor den, baina Bortz axola. Ikusten dudanez aurpegi xelebrea du eta erritmo eskasa gorputzean, baina gustu zoragarria telesailei dagokionean. Eta kapitainei dagokienean (Picard FTW) eta androideei ere bai (Data FWT), hori argi dago.



Bada, bideoa Data eta Picarden ahotsen erremixa da eta Star Treken erreferentzia frikiez beteta dago, USS Enterprise suntsitzeko Picarden kode sekretua edo hasierako garaipenaren kanta klingondarra esaterako. Zoragarria eta hiptnotikoa. Behin eta berriz ari naiz entzu-ikusten eta ez naiz nekatzen.

Comments

joxe said…
Aaaaaaaah! Ezin dut burutik kenduuuuuu!

Halako bat behar dugu Goenkalerekin!
Makilakixki said…
Pentsa ezazu nola nagoen ni, autoan ere jartzen hasia naizela O.o

Popular Posts