Ispiluaren ertza eta bideojoko magikoak


Bideojoko on asko dago inguruan, egungo bideojokoen industria heldu honetan guztiak probatzeko edo/eta bukatzeko gehiegi zoritxarrez. Baina bideojoko guzti horien artean badira batzuetan zeozer berezia dutenak; istorioa, jokatzeko modua, estetika, musika edo hauen konbinazio paregabea dela eta. 

Jokoak eskaintzen dizun askatasun sentsazioa izugarria da
Duela urte batzuk Portal jokoarekin gertatu zitzaidan (ez ordea Portal 2rekin) eta oraingoan Mirror's Edgerekin bizi izan dut liburu berezi bat bukatzerakoan geratzen zaizun sentsazio hunkigarri eta gazi-gozo hori. Gozoa bizitakoa aparta izan delako eta gazia bizitako hori bakarra izan delako, itzuliko ez delako alegia.

bai, bideojokoan horrelako gauzak egingo dituzu
Tira, nahiko moñas jartzen ari naizenez hobe dut zuzenean bideoa sartzea, logelako txokorik ilunenean makurtuta malko batzuk isurtzen ditudan bitartean.

Comments

Popular Posts