Nola bihurtu Scarlett Johansson Motoko Kusanagi


Jakingo duzuen bezala Ghost in the Shell animea irudi errealera eramango dute Motoko Kusanagiren papera Scarlett Johansson aktoreak egingo duelarik. Arazotxo bat badago, Scarlett Johansson ez baita asiarra eta Motoko bai, baina Scarlett Johanssonek ikuslegoa erakartzen du eta gainontzeko guztiak ez du inongo axolarik.



Zorionez ondoko bideoan konponbidea aurkitu dute, baina horretarako bideoa ikusi beharko duzue. Hori bai, konponbidea oso elegantea ez dela aurreratuko dizuet.


Portziertoki, hemen duzue Ghost in the Shell osoa. Bai, osoa eta bai, Scarlett Johanson gabe. Eta onerako gainera. Ez horregatik.

Comments

Popular Posts