Egizu zure Laguntasun Kuboa™

Triste bizi zara eta hilko bazina hobe? Lasai, horrek azalpen zientifikoa du, tartekin (eta neurotoxinekin) egindako milaka esperimentuk hala erakutsi dute behintzat. Behar duzuna Laguntasun Kuboa™ da (eta gero erraustu, baina hori beste istorio bat da).


Laguntasun Kuboa™ non eskuratu dezakezun? Ba ondoko bideoan ageri den espezimen majo horrek zure zeldako epeltasunean arrakasta handiz nola egin dezakezun erakutsiko dizu. Eta gero tarta.


Eta eskuekin trakets samarra bazara (lasai, ez genuen zugandik hainbeste espero) beti duzu cubeecraft bat egiteko aukera. Azken finean maitasuna bait da axola duena. Eta tarta.



Iturria: Nerd Approved

Comments

Popular Posts