He-Man maitagarria


Bertze egunean Masters of the Universe filma ikusi nuen (bai, txarra baino txarragoa dena baina hainbeste maite dudan irudi errealeko hura) eta karanbola kosmiko edo lotura kuantiko baten ondorioz (auskalo) handik gutxira (edo lehentxeago, kontu kuantikoekin hasten zarenean zaila baita esateko) He-Man eta haren inguruko pertsonaien irudi maitagarri honekin egin nuen topo. Hurrena marrazki bizidunak ikusten hastea izango da, ikusiko duzue...


Oso gustuko baduzue posterra salgai dago 20€-tan (eta nik ez dut xentimorik jasotzen, ez pentsa).

Comments

Popular Posts