Korrika Gothamen


Gothameko biztanleek arazoak izan zituzten Batman eta Robinen erritmoa jarraitzeko

Korrika hizkuntza baten aldeko ekitaldirik handiena da bai hemen eta baita DC, Marvel eta What If unibertsoetan ere aski jakina denez. Aurten ere, DC Wars bitartean izan ezik urtero gertatu izan den bezala, Batman eta Robin, superheroien artean euskaltzaleenak (Adam West esaterako haurrentzako euskarazko saioen aitzindari izan zen ETBko Super Bat saioaren sortzailea da) bertan izan dira irudiotan ikus daitekeenez. 

Lehenengo ehun kilometroak normaltasunez egin ondoren Batman eta Robinek korrika jarraitu zuten jendea atzean utziz, eta zergatia argi ez badago ere badirudi Jokerrekin konfunditu zutela korrika zebilen Porrotx pailazoa.

Comments

Popular Posts