Jabbak irentsita (dokumentala)


Izarretako Gerraren lehenengo trilogia bukatuta eszenatokiak desmuntatzera ekin ziotenean inork espero ez zutena topatu zuten Jabbaren sabelean. 

Mingaina barruan zegoen txontxongileak mugitzen zuen
Izan ere ordurako denek ahaztuta zuten ordurako Jabba panpina zela eta Jediaren Itzuleraren grabazioa bukatu ondoren argiak itzali eta hainbat hilabeteetan ez zen inor grabaketa estudiora itzuli. Itzuli zirenean usain arraroa sumatu zuten Jabbaren inguruan, baina normaltzat hartu zuten noski, eta baita Jabbaren azpian ageri zen likido berde nazkagarria. Baina dena bildu ondoren hiru txontxongileen gauzak hor zeudela ikusi eta orduan ohartu ziren gorpuak Jabbaren barnean zeudela oraindik.

Ondoko dokumentalak zoragarriki azaltzen du Jabba txontxongiloa nola sortu eta nola mugitzen zuten. Txontxongileen heriotzarena noski ez du kontatzen, baina ikusteak pena merezi du hala eta guztiz ere.





Iturria: Fanboy.com

Comments

Popular Posts