Big Dog-ek kumea izan du eta Robo-Dog du izena



Oroitzen Big Dog? Bai, bururik gabeko astoa zirudien robot hura, ikaragarri handia eta zaratatsua baina aldi berean egonkortasun izugarria zuena, edozein tokitik ibiltzeko gai zena. Beno, ba Big Dogek-ek kumea izan du eta Robo-Dog jarri diote izena. Bai, Boston Dynamics-en onak izango dira robotak diseinatzen baina izenak aukeratzeko orduan... Tira, gauza da Robo-Dog txikiagoa, arinagoa dela, eta baita ere nekaezinagoa, negartiagoa eta gurasoak neka-neka uzten dituena egunero, baina hori guztia asmatzen ari naiz eta ziurrenik ere ez.

ez du grazia putarik, egia erranda


Eta garrantzitsuena, ikaragarrizko ostikoak ematen ahal dizkiozu eta txintik ere ez esateaz gain ez da inolaz ere erortzen. Eta animalien eskubideak babesten dituzten elkarteek ez zaituzte salatuko, robotek eskubiderik ez dutelako eta gu hain pozik. Tira, hona bideoa:


Wired-en ikusia.

Comments

Popular Posts