X-Men marrazki bizidunen sarrera a capella






X taldearen marrazki bizidunak lehenbiziko aldiz ematen hasi zirenean telebistan ikus zitekeen gauzarik moloienetarikoa zen. Marrazkiak ederki eginak zeuden, pertsonaiak nahiko ongi zeuden irudikatuak eta istorioak... beno, esan dezagun istorioak entretenigarriak zirela.


Denborak nahiko egoera txarrean utzi baditu ere musikak ikaragarri molatzen du oraindik, hainbertze Youtuben aritzen den The Warp Zone izen ederreko talde batek bertsioa egin duela. Eta haisuec, ez zaie batere gaizki geratu eta daramatzaten kamisetak munduko gauzarik ederrena dira gainera (perpausa nahiko traketsa atera zait baina nolabait esan behar nuen). Goza:


Eta noski, jatorrizko sarrera jarri beharra zegoen:

Iturria: Kotaku

Comments

Popular Posts