Jada ez dituzte lehen bezalako adimen artifizialak egiten


Esan kaixo Shodani. Kaixo.

Jada ez dituzte lehen bezalako Adimen Artifizialak egiten, edo lehen bezain hiztunak behintzat. Ze demontre, jada (edo oraindik) ez dituzte inolako adimen artifizialik egiten, zeren bestela, eta fundamentuzko A.A. balira, izugarrizko txapa emango ligukete egunero, uneoro interneten, ondoko bideoko Shodan (System Shock 2) edo aspaldian Warp Bortzen gonbidatu izan genuen GLaDOS bezala.

Portzierto, spoilerrak jarraian. Ardura zuena da.


Eta beste portzierto bat, biak baten prezioan. Ba omen dago Shodan izeneko web bilatzailea, gure Mundu Erreal aspergarri honetan. Shodan hau gainera berezia omen da oso izan ere Sarera konektatuta dauden gailuak topatu eta hauen informazioa eskaintzen duena. Are gehiago, #diotenez gutxi babestutako gailuetara konektatzeko erabili omen daiteke (bai, admin erabiltzailea eta 1234 pasahitza oso ohikoak dira), semaforoak eta partikula azeleragailuak besteak beste. Oso entretenigarria dena. Ongi pasa.

Comments

Popular Posts