Rosetta eta jakin nahia


Ez da berria baina gezurra badirudi ere ez nuen ikusia, gaur Iruñeko Planetarioan eman duten arte, eta egia erranen badizuet hain hunkigarria iruditu zait ezen negar egitekotan egon naiz. Zorionez (edo zoritxarrez) emozioen errutinak deskonektatu egin ditut lehenengo malkoa isuri baino lehen. Androide bat izatearen abantailak, haisuec.


Filmak (laburmetraiak) Ambition du izena, Rosetta misioa ezagutzera emateko Europako Espazio Agenziak egina da eta zientzia, zientzia fikzioa eta filosofia uztartzen ditu, efektu zoragarri eta aktore ezagunekin. Zoragarria.


Bonus bezala filma nola egin zen azaltzen duen making of-a:



Eta honen ondoren, zuen baimenarekin, errutina horiek berraktibatzera noa.

Iturria: ESA

Comments

Popular Posts