Izan ez ziren bigarren atalak


Oroitzen naiz duela urte mordor bat Connie Willis-en Remake eleberria irakurri nuela. Garai haietan erremakeak, bigarren atalak, hirugarrenak eta abar ez ziren hain ohikoak (edo ni ez nintzen kontziente akaso) eta egia esanda eleberriak ez zidan grazia handirik egin.

Gauza da egun arrakasta duen edozeren bigarren atalak egiten dituztela, erremakeak, moldaketak eta abar. Baina badaude iraganean bigarren atalik gabe geratu ziren filmak eta horietariko batzuen alegiazko afitxak plazaratu dituzte Entertainment Weekly-koek. Hona nire gustukoenak:

Labirintuan barrena 2

Blade Runner 2054
 
 2084 (1984 II)


Agerian dago asko falta direla. Adibidez, nola ez zuten inoiz "Golpe en la Pequeña China" filmaren jarraipenik egin? Eta Goonies 2? Zein beste film bururatzen zaizue?

Iturria: iO9

Comments

Popular Posts