HE-MAN ETA KASETEETAKO ISTORIOAK



Urruneko garai batean He-Man superheroirik arrakastatsuena zen. Marrazki bizidunetan genuen, jostailuetan, kromoetan (uste dut osatu nuen album bakarra eta hasitako azkena izan zela hura) eta baita pantaila handian ere. Nahiko estrategia ohikoa zen lehen, orain bezala.

Baina He-Man en egileek (edo baimenaren kudeatzaileek, zehatzago esanda), mertxandisearen maisuak ei ziren eta beste gauzatxo bat atera zuten merkatura, panpinekin batera etorri ohi zena: Kaseteak. Hala da bai, historiaurrean musika entzuteko erabiltzen ziren memoria txartel handikote horietan He-Man eta bere lagunen abentura epikoak kontatzen zizkiguten, eta zinez molatze zutela. Filma baino gehiago bai behintzat, baina horrek ere ez du meritu handirik egia esanda.



Edozein modutan, hemen duzue "He-Man y el Pacto Secreto" istorioa, bi kaseteetan etortzen zena. Ez da nik nuena (nirea gorria zen, eta hori da gogoratzen dudan bakarra) baina balioko digu. Goza:









Informazio (eta kasete) gehiago: He-Man.org

Comments

Popular Posts