NINJA DORDOKA GAZTEEN SARRERA HIRU BERTSIOTAN



Garaiko ETB1-eko marrazki bizidun potenteenetarikoak ziren, dibertigarrienetarikoak eta nozilla bokata kateko unerik onena dudarik gabe. Hain izan ziren famatu bere garaian filma ere, irudi errealeko filma, euskaratu baitzuen ETBk, baina hori beste aldi baterako istorioa da.

Gaurkoan marrazki bizidun hauen sarreraren bi bertsio berri dakarzkizuegu. CGI edo ordenagailuz egina bata, ez bereziki fina baina bitxia behintzat bai, eta stop motion teknikaz egina bestea, hau ere guztiz bitxia. Kasu bietan, nola ez, euskarazko audioa jarri diet, guztion gozamenerako. 

Prest nozilla bokatak? Goazen ba!

CGI teknikaz eginikoa

stop motion teknikaz eginikoa

jatorrizko bertsioa


Jatorrizko bideoak: 
https://www.youtube.com/watch?v=M7oE2iKBMgc
https://www.youtube.com/watch?v=8RP1w1s-JcQ

Inspirazioa: Topless Robot

Comments

Popular Posts