Hezur-haragizko AKIRA



Akira Project, asmatzen ez da zaila, Akira manga eta animea irudi errealeko laburmetrai batera eramatea helburu duen proiektua da. Jarraian bi urteko lanaren emaitza duzue, pixka bat exkaxa efektu berezietan baina bikaina frikizio mailari dagokionean. Bitxikeria moduan, soinu banda Deus Ex: Human Revolution bideojokoarena da eta biak, bai jokoa baita musika ere munduko gauzarik awesomolotsuenak dira #esanbeharnuen


Informazio gehiago: The Akira Project.

Comments

Popular Posts