ROBOPILINGIEK GARUNAK URTUKO DIZKIZUETE (LASER BATEZ)

 
Etorkizuna hemen da lagunok eta etorkizunean Robopilingiak izanen zirela bagenekien, Futurama dokumentalak ikusi genuenok behintzat. Zehazki robopilingiok Alemanian agertu dira eta dantza batzuk egin ondoren ikuslegoaren garunak deuseztatu dituzte begi horretan integratuta daramaten laserra erabiliz. Ongi.

Bideoa ere ba omen dago, baina Robopilingiek kapsulatzea murriztu dute, ikusminez dauden gizakumeak beren Youtube kanalean sartu eta ordenagailuetan sartuko den virus leherkorrak ikuslegoa beste behin ere ezereztuz. Ongi.

Iturria: Clipset, Geekologie.

Comments

Popular Posts