NES-zaleak ahozabalengandik bereizteko froga definitiboa

Erraza da oso lagunartean NES jokoez zenbat dakizun fardatzea, baina egiaren unean NES-erako bideojoko guztien sarrerak erakusten dituen 3 orduko bideoa irentsi behar duzu eta egiten ez baduzu zure hitzak irentsi beharko dituzu eta beharbada zure lagun baten ukabila ere bai. Bokatxankler izateagatik.


Eta bai, nik ikusi egin dut. 3 aldiz jarraian gainera.

Iturria: Pixfans

Comments

Popular Posts