Tronu Demako mapa eder askoa

J.E. Fullerton izeneko norbaitek Tronu Demako unibertsoaren (munduaren, egokiago esanda) mapak sortu ditu, xehetasunez betetako marrazki koloretsu eta erdi aro kutsu zoragarria erabiliz. Bikainak benetan.


Eta hau ez da bakarra, bere Tumblrean mapa gehiago baititu (Geek-Arten ere ikusgai). Gozamen hutsa.

Portzierto, eta gaia apur bat behartuz, badaude erosgai Tronu Deman oinarritutako kamiseta friki bezain euskaldunak, eder askoak denak. Eta ez pentsa hau esateagatik ordaintzen didatenik, baina bai kamiseta bat oparituko didatenaren esperantza.

Iturria: Geek-Art

Comments

Popular Posts