Nimoyk dio "erosi Magnavision"

Spock bibotedunaren iragarki hau ikusita Magnavision Laser Disc Player puska hori erosteko irrika bizia sartu zait gorputzean. Batik bat era misteriotsuan Leornard Nimoy jaunak soilik uler dezakeen harri hiztun batekin datorrelako. Pagotxa lagunok!


Bide batez, zenbat aldatu diren gauzak 80. hamarkadatik. Egun inork ez luke erosiko horrelako iragarki arrazional eta errealistetan truñoetan iragartzen den aparailua. Argi dago ordutik koska handi bat jaitsi dela gizateriaren koziente intelektuala.

Fanboy.com webgunean bideo honen moldaketa ederra dakusakezue.

Comments

Popular Posts