RE-MI-DO-DO-SOL

Aski jakina denez RE-MI-DO-DO-SOL agur esan nahi du Hizkuntza Kosmiko Batuan, Spielberg-ek Close Encounters of the Third Kind (Encuentros en la Tercera Fase) filmean erakutsi zigun bezala:


Bide batez, filmean Claude Lacombe-k eskuekin egiten dituen mugimenduak RE-MI-DO-DO-SOL soinu-gaiaren bost notak dira, Curwen zeinuetan.


Beraz badakizue, estralurtarrekin topatzen bazarete eta ez baduzue itzultzaile unibertsalik edo txistuka hasteko gogorik Curwen zeinuak beti dituzuela eskura.

Comments

Popular Posts