Zer aukera zenuke zonbi apokalipsi batean bizirauteko?

Egia esan beharra dago. Ikaragarri dakigu denok zonbiei buruz. Hamaika film, telesail, komiki, bideojokotan ikusi&ikasi dugu zonbi apokalipsi baten aurrean zer eta zer ez den egin behar. Baina bestalde ahozabal galantak gara ere, eta egiaren unean baietz kakalarria sartu eta zonbi bihurtutako bikotea negar zotinka besarkatuko dugu, gure maitasunak maitea sendatzeko ahalmena izango balu bezala. Ba ez.


Hemen duzue test objektibo eta errealista, galdera eta datu zientifikoetan oinarrituta zonbi apokalipsia iristerakoan azaleratuko zaizuen izaera agerian uzten duena. Ni mertzenarioa omen daramat barnean, eta hauek zonbi mota desberdinen aurrean bizirauteko aukerak:


Common Grey Shambler74%
Western Mall Zombie67%
Revenant96%
Talking Zombie23%
Cabin Lurker69%
Criminals37%
Religious Fanatics41%
The Insane62%

Eta zuek?

Comments

Popular Posts