Epi eta Blas distopikoak

Ez da lehenengo aldia telebistako pertsonaien bertsio errealistak ekartzen ditugula Warp Bortzera. Adibidez Freeza, Kirbi, Moe eta Homer izan ditugu lehenago, baina haragi-hezurrezko Epi eta Blas hauena gehiegizkoa da, muga gainditzen du. Ikus eta asteburu ona izan dezazuela, ahal baduzue. Nik behintzat pertsianak jaitsita, argiak itzalita eta iskina batean makurtuta gorputza aurrera eta atzera mugituz "ez da egia, ez da egia" esanez emango dut asteburua.


Iturria: Paraiso Friki.

Comments

ibai said…
Beldur pixkat ematen dute... eskerrak ez nintzela Barrio Sesamo ikusiz hazi...
iker said…
la órdiga... gomaespumaz egindako panpinek Miguel Angelen artelana dirudite hoien ondoan...
makilakixki said…
Kar kar kar, hau arrakasta irudiak izan duena! Kosplai kutreena iturri aberatsa izan daiteke Warp Bortzerako, mmmmmm. Baliteke egunen batean nire Spock-en kosplaia erakustea ere. Baliteke halere mundua oraindik prest ez egotea....

Popular Posts