Mikel Landazarraren bideojokoak

Musikari aparta bezain aldabera, Mike Oldfield-en arreta ez da musikara mugatu. Bai, drogak edo erlijioa (barka erredundantzia) etorriko zaizkizue gogora, baina ez naiz horretaz ari.

>1986. urtean Tubular Bells famatuaren bideojokoa plazaratu zen Commodore 64-arentzako. Aukera handirik ez zuen ematen jokoak, musikarekin bat zetozen eta hein batean aldatu zitezkeen grafikoak erakusten zituen (bai, beranduxeago Winamp-ek famatu egin zituen bistaratzeen antzera):


>1994. urtean The Songs of Distant Earth lan izugarri horrekin batera jokotxo bat atera zuen, musika CD berean zetorrena. Zoritxarrez Mac sistemarentzako besterik ez zuen balio, bere arrakasta ikaragarri mugatu zuena.



>2002. urtean Tr3s Lunas diskarekin batera izen bereko jokoaren demoa atera zuen, bigarren diska batean. Demoa izanik, ordaindu behar zen bere osotasunean jokatzeko [FAIL]. Esplorazioa helburu, alegiazko objektuez eta musikaz betetako hiru dimentsiotako espazio batean mugi zintezkeen, objektuekin elkareragiten eta musikaz gozatuz.


>2003. urtean aurreko jokoaren garapena plazaratu zuen, Maestro izenarekin. Aurrekoaren jokagarritasun berarekin, are arraroagoa, ulergaitzagoa eta misteriotsuagoa egitea lortu zuen. Jolasean orduak eman baditut ere ez naiz jokoari zentzua aurkitzeko gai izan. Hori bai, ikaragarri ederra da.


Zorionez gaur egun azken hiru jokoak erraz asko deskargatu daitezke, udako arrats sargorietan igerilekura joateko orduaren zain gaudela entretenitzeko. Ondo pasa:

Iturria: Program:Bytes:48K Commodorerako jokoa, eta besteak hemen.


Comments

iker said…
Lan earra egin duzuna, oso interesgarria... hoietako jokoren bat noizbait bukatzen baduzu, abisau !!
Makilakixki said…
Kar kar kar! Joko hauek ezin dira amaitu txo! Ez dute ez buru ez hankarik, ez hasiera ez bukaerarik. Marmotaren eguna bezalakoak dira!
Iker said…
ayy padawan gaztea... hori da, oraindik, indarra menperatu ez duzulako...
Makilakixki said…
Beno beno, hobetuz noa. Atzo bost eraztun bildu nituen (nonbait Mikel Sonic Trikuaren "fansa" da) hasierara bidali ninduten arte. Hori bai, ahots goxo eta laztangarri batez.
"The spirit is watching you!"

Popular Posts