Blade Runner: The Akuarela Remake

Norbaiti ideia zoragarria bururatu zaio, hain zoragarria Steve Jobs berari ere ez zitzaiola bururatu (baina di-da batean estetika minimalista-monokromatiko-hipergaresti baten bertsioan plazaratuko zukeena). Edozein modutan, norbaiti Blade Runner akuarelekin berregitea bururatu zaiola. Koadro bakoitza akuarelekin eskuz eginiko irudi bat da, imajina beraz...


Portzierto, 3D bertsioaren ondoren #diotenez akuarela-bertsioan pentsatzen hasia da George Lucas.

Iturria: Topless Robot.

Comments

ibai said…
Izugarria! Hala ere gauza bat falta zaio: iluntasuna. Baina Blade Runnerren fanontzat kristona da. Eskerrik asko hemen jartzeagatik!
makilakixki said…
Egia, kolore pastelak ez zaizkio batere ongi geratzen Blade Runner filmari.
Portzierto, ea egunen batean soinu banda zintzilikatzen dudan. Hura ere kristona da eta.
Eta eskerrik asko zuri zure iritzia uzteagatik.

Popular Posts