Walking Dead-entzako intro barriya ezaguna egiten zait...

Ez dakit "Los Problemas Crecen" telesail zaharruno horren musika jartzea nahikoa izango ote den The Walking Dead bilakatzen arin den simaur-pila konpontzeko. Kirk Cameron eta bere amoriyoz betetako familiya zonbi bezala agertuko balira akaso izango luke salbaziorik, baina auskalo, V-ren berrikuspenean ere Diana agertu zen (nahiko zonbi itxura zuela portzierto) eta hala eta guztiz ere ez zuten salbaziorik aurkitu.


"Los Problemas Crecen" bezalako telesail okaztagarria jasateko gai nola izan ginen beste misteriyu bat da, hurrengo baterako utziko duguna.

Iturria: Paraíso Friki.

Comments

iker said…
buaff ba The Walking Dead-en azkeneko denboraldia ikusita, uste dut "Los problemas crecen" askoz entretenigarriagoa dela... lamadrequelosparió !! komikien ildo eta erritmoa jarraitu beharrean, truño, luze, motel eta zonbirik-gabekoa atera dute !! istorioa aldatu, pertsonaiak ere, a zer desastrea...
Makilakixki said…
Bai ba, finean zonbiak egitea garestia da eta aldiz gizasemeen arteko liskarrak antzeztea merkea. Kitto. Agian publiko berria erakarri nahian dabiltza, Hanna Montana ikusten zutenak adibidez. Edozein kasutan V, Terra Nova eta beste zi-fi telesailen bidea darama. Ezetz bigarren denboraldi osoa iraun!
iker said…
Zer moduz dago Terra Nova?? kritikak ez dira oso onak, eta badirudi bertan behera utziko dutela... Falling Skies ikusi gabe daukat ere, baina hau izugarrizko kaka pila dela irakurri dut...
Makilakixki said…
Terra Novari buruz esanen dizut ez nintzela pilotua osorik ikusteko gai izan. Atal bat solte ikusteko ahalegina egin nuen Antena3-en eta ezin. Falling Skies osorik ikusi nuen 1. denboraldia. Ongi hasi, erdialdera okertu eta bukaeran kakaztu. Ez da sinesgarria egiten. Horixe da telebistarako zi-fi-aren egoera penagarria. Gora Star Trek!

Popular Posts