Hamar ordu jarraian aita Vaderrekin

Darth Vader lanpetuta dabil beti herioa&hondamena galaxia urrunetan zehar barreiatzen. Planetak txikitu, eskuak moztu, zintzurrak zanpatu eta androide baldarrak ihes egiten uztea lan neketsua da oso. Hala ere, aita arduratsua izaki, Indarra erabiliz  bere "presentzia" utzi nahi izan digu bideo honetan, gure gozamenerako. Entzun dezagun bada Darth Vaderren hamar orduko grabaketa:


Zoritxarrez soilik Sith maisuek  jasan ditzakete lehenengo bost orduak. Hamarrak aguantatzeko Jar-Jar Binks izan beharra dago.

Iturria: Punto Geek.

Comments

Iker said…
Lo egiteko arazoa dutenentzat bikaina !
makilakixki said…
LO EGITEKO????!!! Zer diozu baina, ni izugarri agobiatzen nau eta!

Popular Posts