Dragoi Bola Z-ko borroka luuuuuuuuuze horiek

Hau ez da Warp Bortzen gertakari misteriotsu honi buruz aritzen garen lehenengo aldia. Izan ere, zientziak azaldu ezin duen arrazoi batengatik (eta seguruenik teoria guztiak bateratuko dituen M Teoriak erantzun ahal izango duena aurki) Dragoi Bola Z-ko borrokak infinituraino luzatzen ziren. Hala ere badago zerbait arraroagoa oraindik: Borroka amaigabe hauen bitartean gu telebista aurrean eserita iraun ahal izatea. Giza adimena (edo adimen eza) miragarria da gero!



Portzierto, Bulma ez zen hainbesterako. Horretan pasatu dira.

Iturria: Pixfans.

Comments

iker said…
Beharbada tesi doktoral baterako gaia da, baina, zer ote da luzeagoa?? Dragon Ball Z-ko borroka bat edo Campeones-eko (Oliver eta Benji) futbol partidu bat...

Has dadila debatea...
makilakixki said…
Mmmmmmm. Tesia zailtzeko hirugarren aukera bat gehituko dut: Los Caballeros del Zodiaco!!! Mwahahaha, bekadun gizajoa >:)
makilakixki said…
Portzierto, yakestamos inkesta bat egingo dut. Hiru hauetaz aparte beste aukerarik bururatzen zaizue?

Popular Posts