McFly-ren mag-patina mundu errealean

MagSurf du izena eta ikusi ahal duzuenez teknologia ikaragarri garatua dago dagoeneko, edozein momentutan salgai jartzeko moduan. Magsurf bakoitza 50 litroko nitrogeno likido txanbila batekin etorriko da, behin bukatutakoan edozein litxarreria-dendatan bete ahal izango dena. Enpin, Gabon hauetan orain arte hain modan zeuden Street Surf monopatinak ordeztuko dituela fijo.


OHARRAK:

+MagSurf honek eskaintzen duen esperientzia osoaz gozatzeko Nike Mag -ak gomendatzen dira.

+MagSurf garatzen duen enpresak ez du inongo ardurarik onartzen nitrogeno likidoaren erabilerak haurrengan sor ditzakeen hanketako erredurak zein anputazioak edo oxigenoaren desplazamenduaren ondorioz eman daitezkeen itolarriak.

Gehigarria: MagSurfa-ren masa ekoizpenaren bideoa


Comments

Popular Posts